Bermudetako triangelua

BERMUDETAKO TRIANGELUA

Bermudetako triangelua edota Deabruaren triangelua, Bermudas irlak, Puerto Rico eta Melbourneren artean kokatuta dago.

Triangelu famatu honetan misterioz itsasontzi, hegazkin eta pertsona asko desagertu dira.

Ez da inoiz hegazkinen, pilotuen edo bidaiarien arrastorik aurkitu.

Ikertzaileek desagertze arraro hauen azalpen ugari eman dituzte: batzuek, pirata modernoek bahitu dituztela diote; beste batzuek, ordea, ozeano azpiko area honetan zurrunbilo edo zulo bat dagoela diote; badira beste hainbat, Bermudetako triangeluaren azpian Atlantidaren zati batzuk geratzen direla esaten dutenak, eta honen erruz hegazkinak, itsasontziak eta abar desagertzen direla.

Hauez gain, beste batzuk, estralurtar gaizto eta oker batzuk magnetismo kanpoa trabatu, eta gizakiak harrapatzen dituztela beraien esperimentuetarako esaten dutenak ere badira.

Zona honetan desagertze askoren berri eman bada ere, bertan topatu diren gauzen berri gutxiago eman da. Adibidez, 1975eko uztailan, Jim Thornek, ikertzaile ozeaniko talde bateko kideak atera zuen argazkian, triangeluaren gainaldean ekaitz elektriko bat ikusten zen. Errebelatutako pelikula ikustean, zur eta lur geratu zen gauza karratu batzuk agertzean, bere itsasontzitik gutxi gora-behera 100 miletara. Baina berak oso ondo zekien gau hartan ez zegoela itsasontzirik inguruetan.

Hau gertatu zenetik, 50 barku eta 20 hegazkin desagertu dira denera.

Urperatze teknikak hobetzen direnean, seguruenik urperatutako itsasontzi gehienak aurkituko dituzte, baina Bermudetako misterioa gure irudimenean gelditzea betikoere gerta daiteke.

Jarraian aho zabalik uzteko gertaera bat:

“1945eko abenduaren 5ean, gerrarako prestatuak zeuden bost hegazkin atera ziren Floridako aireportu batetik. Jarraitu behar zuten bidea Bermudetatik pasatzen zen. Hegazkinek erregai nahikoa zeramaten sei orduko bidaia egiteko eta eguraldiaren baldintzak guztiz egokiak ziren. Hegazkinek, Taylor kapitainaren agindupean,

Arratsaldeko hirurak laurden gutxitan ekialdeko norantza zuten, hau da, kostaldetik oso urrun aurkitzen ziren. Momentu hartan mezu arraro bat jaso zuten Floridako aireportuan Taylor kapitainak bidalia:

Taylor kapitaina: Dorrera deitzen. Larrialdi bat da. Norantza galdu dugula uste dut. Ezin dugu lurra ikusi…errepikatzen dut…ezin dugu lurra ikusi.

Kontrol Dorrea: Non zaudete?

Taylor kapitaina: Ez dakigu ziur non gauden. Galduta gaudela uste dugu.

Kontrol Dorrea: Mendebalderantz abiatu.

Taylor kapitaina: Ez dakigu mendebaldea non dagoen. Zerbait txarto doa, ozeanoaren itxura arraroa da…ez dakigu norantzara jo.

Ondoren, irratiko elkarrizketa galdu egin zen, eta hortik aurrera bilaketarik garrantzitsuenetako bat hasi zen: 240 hegazkin eta 8 ontzi esku hartu zuten.

Baina ahalegin guztiak baztertuta, ezin izan zuten inoiz ezer aurkitu.

Orain dela urte batzuk, itsasoaren ondoan, alde horretatik, aurkitu zituzten hegazkin batzuen aztarnak, ondorengo ikerketak egiaztatu zuten hegazkin horiek ez zirela Taylor kapitainarenak.” (www.geocities/Athens/3054/v19.htm-4k)

Beraz, zonalde horretako desagerpenak oraindik jarraitzen dute argitu gabe, eta MISTERIOA JARRAITZEN DU!!

Amaia eta Julene

literatura-n argitaratua. Laburpen hitzak: , . Leave a Comment »

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: