MIKEL LABOAREN OMENEZ

MIKEL LABOAREN OMENEZ

Mikel Laboa, euskal kantari eta musikagilea, Donostiako alde zaharrean jaio zen 1934-ko ekainaren 15ean eta 2008-ko abenduaren 1-ean hil da, 74 urterekin. Gerra zibila zela eta, bere ama, zortzi seme-alabekin Lekeitiora lekualdatu zen. Donostiara itzuli orduko, marianisten ikastetxe batean sartu zen. Batxilergoa bukatzean medikuntza ikasteko aukerak izan zituen; Madrilen, Iruñean, Zaragozan eta Bartzelonan egin zuen lan. Haur psikiatrian espezializatu zen arte, 41 urterekin.

Gaztetan musikarako interesa piztu zitzaion Atahualpa Yupanki eta Violeta Parra artistei esker. Bere estreinaldia Iruñean izan zen, Gayarre antzokian 1958 an.

60ko hamarkadan, beste euskaldun artistekin batera, “Ez dok amairu” taldea sortu zuten. Talde honetako Benito Lertxundirekin batera, azaleratu zuten ” euskaldun abesti berria”.

Bere musika tradizionala, poetikoa eta esperimentala zen, 60-70 hamarkadetako kanta-autoreen modukoa, baina bere aparteko ahotsarekin.

Bere lanak abesti zaharrak batzen ditu, estilo modernoago emanez.

Bere hurrengo lana, “Bat-hiru”, 1974an argitaratutakoa, “Historiako euskaldun diskorik onena hautatu zuen “Diario Vasco” egunkariak duela urte gutxi batzuk.

Bere abestietako batzuk oso famatuak egin dira euskaldunon artean, adibidez; “Txoria txori” , bere abestirik ezagunena .Gainera, Joan Baez-ek ere abestu zuen euskaraz. Abesti honek, zenbait bertsio ezberdin ditu: adibidez, orkestrak parte hartzen duen bertsioan, hau da, Donostiako abesbatza eta Euskal Herriko Gazte Orkestraren eskutik.

Beste abesti aipagarriak: “Gure hitzak”, “Haika mutil” eta “Baga, Biga Higa” dira.

Bere osasun arazoak eszenatokitik urrundu zuen arte, musika sortzaile lanetan 35 urtez aritu zen. Normalean, Iñaki Salvadorrekin, jazz musikagilea, egiten zuen lan. Donostiako orfeoiarekin ezezik beste euskal musikagile batzuekin ere egin zuen. Bere abestirik ezagunenetariko batzuk, Julio Medem-ek ” La pelota vasca” filmean erabili zituen.

Bere azken ekitaldia Donostian izan zen 2006-ko uztailaren 11an, Bob Dylan-ekin batera, Bakearen omenez eginiko kontzertuan.

Donostiako Antigua auzoan bizi izan zen azken urteotan. Azkenik, gaixotasun luze batek jota, 2008ko abenduaren 1ean zendu zen, 74 urte zituelarik.

Gipuzkoako urrezko domina jaso behar zuen 2008 abenduaren 23an Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Donostiako udalak, bere aldetik, hiriko urrezko domina eman

dio, hil ostean.

Aitor eta Garazi

literatura-n argitaratua. Laburpen hitzak: , , . Leave a Comment »

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: