GURASOEN ARTEKO BANAKETA


GURASOEN ARTEKO BANAKETA

Gazteek mota desberdinetako arazoak dituzte. Gehien entzuten direnak drogen munduaren ingurukoak dira, baina arazoak ez dira hasten drogak hartzen dituztenean, drogak hartu aurretik baizik.

Lehen esan dugunez, mota askotako arazoak daude. Gurasoen banaketa, adibidez. Gaur egun gure bizitzan oso normala da kasu honekin topo egitea. Banatzen diren guraso gehienek seme alabak dituzte eta hauexek dira gehien sufritzen dutenak. Esaterako:

● 4 eta 5 urte bitarteko umeek zorrotzago adierazten dute.

● 6 eta 10 urte bitartekoak gurasoekin sarritan haserretzen dira eta denataz kexatzen dira.

●12 eta 14 urteko nerabeek haien sufrimendua gordetzen dute. Lagunekin egotean lasaiago sentitzen dira. Haien sentimenduak haserraldi bizietan agerian uzten dituzte.

Psikologoek esaten dute konfidantza eta amodioz arazoak konpondu daitezkeela, baina batzuetan ez da hain erreza. Umeek estresa erakusten dute, erruduntzat dute euren burua. Hortik haserraldiak eta arazoak eskolan eta ikasketetan.

Halako egoeretan dauden gurasoei aholku batzuk eman nahi izango genizkieke. Mutil edo neskalagun berri bat aurkitzekotan, denbora bat uztea komeni da neska edo mutilagun berria aurkeztu baino lehen. Bestalde, ondo prestatu aurkezteko momentua, lehenengo aurkezpen laburrak izatea komeni da eta ahal den neurrian ez etxean.

Arazo hauek bizi dituen pertsona batekin hitzegin dugu eta hauxe kontatu zigun:

Bere gurasoak hiru urte zituenean banandu ziren, oso txikia zenez, ez zekien ondo gurasoei zer gertatzen ari zitzaien, baina urteak pasa ahala, oso gogorra iruditu zitzaion.

Bere lehenengo erantzuna gurasoei kontra egitea izan zen, oso txarto konpontzen zen bata zein bestearekin, gertatutakoa beraien errua zela pentsatzen zuelako. Bere aitarekiko harremana galtzen hasi zen pixkanaka- pixkanaka. Ez zuten ia kontakturik, bere aita beste herri batean bizi baitzen. Amak ez zion bere aitari buruz hitzegiten eta gutxitan ikusten zuen. Eskerrak, nagusitzen zen neurrian, horrelako gauzak hainbatetan gertatzen zirela konturatu zela eta ez zela beraien errua izan.

Orain gauzak konpontzen ari dira, gurasoak eta beren arteko harremana estutzen hasi delako.

Berarekin hitzegitean ondorio bat atera dugu edozein arazori aurre egin ahal zaiola .

literatura-n argitaratua. Laburpen hitzak: , . Leave a Comment »

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: