ARTE EDERRETAKO MUSEORA


ARTE EDERRETAKO MUSEORA

Azaroaren 7an Arte Ederretako museora joan ginen lehenengo aldiz Bilbora. Behin txamarrak eta euritakoak utzita, museoa bisitatzen hasi ginen pixkanaka-pixkanaka. Ikusi genuen lehenengo koadroa jan-edan umoretsua izan zen. Ondoren, zenbait erretratu ikusi genituen eta amaitzeko erliebe bat.

Museoko bisita amaitu baino lehen, Arte irakasleak, Maria Eugeniak. denbora librea utzi zigun bokata eta museoko liburutegia ikusteko. Museoari gustua hartu genionez, azaroaren 21ean, berriro bueltatu ginen. Honetan margolari oso famatu baten artelanak ikusi genituen. Margolari honen izena Joaquin Sorolla zen.

Sorollaren erakusketa hamalau mihisez osatuta zegoen. Jendeari koadroak gustatu zitzaizkien, batez ere kolore bizia eta tamaina izugarri handia zituztenak. Erakusketa honetan, Sorollak Espainiaren ikuspegia erakusten du. Koadroak egin baino lehen, Sorollak Espainiatik bidaiatu zuen,eta apunteak hartu ondoren, Autonomia Erkidego bakoitzeko ohikoenak eta ezagunenak margotu zituen.

Koadrorik handienean, adibidez, Gaztela Mantxa(Toledo) eta Gaztela Leon(Avila) nahasten ditu mihisean. Koadro horretan bi probintzien arteko gauzarik garrantzitsuenak margotzen ditu, hala nola, Toledoko eta Avilako janzkera tipikoenak eta eraikuntzarik famatuenak: paisaian Toledoko katedrala Avilako harresi famatuarekin batera agertzen da.

”Atunaren arrantza” izeneko koadroa seriearen azkena izan zen.Koadro hau Sevilla eta Portugalen arteko mugan kokatuta dago. Sorollak arrantzaleak lan izugarria egiten nabarmentzen ditu. Bakoitzaren aurpegia ez margotzeko, arrantzale guztiak lepoz ateratzen ditu. Honen ostean Madrilera itzuli eta seriea amaitu zuela esan zion Archer Hyntigtoni

Bisitaren amaieran, Nestor Basterretxearen ( Bermeo,1924) erakusketa “Euskal serie Kosmogonikoa” ikustera sartu ginen. Hona hemen erakusketan aurki daitezkeen 17 eskulturek adierazi nahi dutena:

Akelarre :Azti- taldeak elkartzen ziren astelehen, asteazken eta ostiral gauetan, Akelarrea gurtzeko. Ganadua babesten omen zuen, tradizio paganoan zegoen oinarrituta.

Eiztaria: Kondairaren arabera, ehiztari bat atsedenik gabe zebilen mendietatik atzera eta aurrera, bere txakurrekin batera ehizarekiko gehiegizko zaletasunak nekatuta.

Gaueko: Gaueko jeinua da, behi edo munstro forma dauka.

Idittu: Animalia itxurako gaueko jeinua da, eta gauaren iluntasunean, sugar batekin agertzen da.

Ilargi amandre: Jainkosa gisa hartzen du eta emankortasunarekin dago erlazionatuta.

Intxitxu: Leize eta eremu hutsetan bizi den kondairazko deabrua.

Bost haizeak : Fenomeno naturalak lauburua agertzen da. Jatorriz kristautasuna baino lehenagoko sinboloa da.

Eate: Ekaitzen, suaren eta uholdeen jeinua.

Mairuak: Aintzina, dolmenak eraikitzen zituzten paganoek.

Ostadar: Aintzineko munduan majikotzat hartzen zen fenomeno naturala.

Triku-harri: Dolmen baten izena. Euskal Herrian historiaurreko monumenturik garrantzitsuenetarikoa.

Majue: Lurpeko jeinu kaltegarria, Mari emaztearekin elkartzen denean, txingor-ekaitzak sortzen ditu.

Mari: Leizeetan bizi den emakumezko jeinua Anboto mendiaren inguruan dago Durangaldean.

Torto: Begi bakarreko jeinu kaltegarri eta antropofagoa.

Ikusten duzuenez, oso ondo pasatu genuen, beraz, edonori gomendatzen diegu Arte Ederretako museoa bisitatzea.

literatura-n argitaratua. Laburpen hitzak: . Leave a Comment »

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: