PARAPENTEA


PARAPENTEA

Sopelan Atxabiribilgo hondartzan beste motatako ekintza egiten da; parapentea. Parapentea hegaz egitean datza, hondartzako aire korronteak aprobetxatuz.

Lau motatako parapenteak daude: paramotorra, paramotorra gurdiarekin, plaza bikoa eta parapente normala.

PARAMOTORRA: parapente mota honek motorra dauka. Honek abiadura handiagoa hartzeko aukera ematen dizu, eta ez da beharrezkoa haize bolada handi bat hartzea.

PARAMOTORRA GURDIAREKIN: paramotorraren modukoa da, baina gurdi batekin jesartzeko.

PLAZA BIKOA: parapente honetan pertsona bi ibil daitezke, baina lehenengo aulkian esertzen denak bakarrik gida dezake.

PARAPENTE ARRUNTA: eserlekua arnesen bidez dago eginda, ez da batere erosoa. Hegan egiteko ez da behar motorrik, amildegitik jauztea baino. Ondoren, bera bakarrik hasiko da igotzen, hondartzako aire korronteak aprobetxatuz. Parapentearekin lortuko duten abiadurarik handiena 80 km/ordukoa izango da. Normalean 50 km/orduko hartzen ditu.

Eneritzi, Sopelana institutuko bigarren mailako ikasle bati, galdera sorta egin diogu bere esperientzia nolakoa izan zen kontatzeko.

Oraindik gogoan du parapentean egindako saltoa: igande eguzkitsua zen, eta bere lagunekin joan zen Inkestasera lehen aldiz hegan egiteko prest, izututa nengoen.

Lehenengo hegaldia, zenbat urterekin?

Hamabirekin.

Nork bultzatu zintuen kirol hau praktikatzera?

Aitak eta osabak.

Doi berezirik behar da kirol honetan jarduteko?

Beno, nik ikastaro bat egitea gomendatuko nizueke.

Non egin daitezke ikastaroak? Garestiak al dira?

Inkestasen, Sopelmarren egiten dira. Niri lehenengoa dohainik atera zitzaidan, baina 60 inguru balio dute bizpahiru klasek.

Amildegitik jauzi egin zenuen lehen aldian beldurrik bai?

Bai, beldurra sentitzen da eta amildegitik jauztean lurraren kontra jo behar duzula ematen du, baina gero, eskerrak, igotzen hasten zara.

Zer sentitzen duzu, hegaz ari zarenean?

Galdera hau ezin da erantzun, norberak bizi behar du.

Lander eta Urtzi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: