Bene Markaida

BENE MARKAIDARI ELKARRIZKETA

1. Zenbat urte daramatzazu Sopelan bizitzen?

Bueno, Sopelan jaio eta hasi nintzen, halan da ze, dekodazen duztik, 73 urte, ba Sopelan, Zalduondo Goiko izena dekon baserrietxe baten. “Sagondo” esaten datzo, Sagondon jaio nintzen. Eta, hainbet urtetan herrin bizitxe osten, ezkondu nintzenen, elixaldera jon nintzen bizitzera. Baia 32 urten osten barriz Sagondoko lurretan etxetxu bat in eta bertan bizi naz orain bere. Betidanik Sopelan.

2. Zertan egin duzu lan?

Bueno, behar gauza askotan in dot, ze, ume-umetarik eta memori dekodanetik, beti behar. Baserriko umek eta zaharrak beti, danok itxen gendun behar. Bakotxak geure ahalmenaren arabera. Asko ahal ixeten euden gaztek ba gehiau eta guk, txikitxuk edo zaharrak eta, ba ahal ixeten gendune. Eta gure kasun, baserri ixenik, aitak eta amak behar gogorrauk itxen eudezan gortan eta solon, eta guk, esate baterako, ahiztak jabon, behiek jabon, itxaurren in, etxen behar zan ure itxurritxik iero (ekarri), egurrek eta batu eta txikertu sue itxeko, eta behar era askotakok. Txorik uxetu garitzatatik, horretarako, piper latatan harritxuk imini eta kran, kran, kran! solori buelte emon eta txorik bere uxetu itxen genduzen, eta bueno, behar asko era askotakok. Batzuk astunek eta beste batzuk politxek. Ordu askoko beharrak zirenen aspertu itxen ginen, baia beste batzuk gustosok ziren. Eta naiz eta behar in, ba, oso haurtzaro ona edo majo euki nendule esan ahal da, eze oso sasoi txarra ixen zan ha. Aita eta ama ixen genduzen oso alegrek eta onak, eta ordun egoan gitxitasunen barrun, gauza asko ezkendun eukitxen, baia gure etxe etxe alegre bat zan orokorren. Oso ondo bizi ginen.

3. Zein momentuk marka zuen gehienbat zure bizitza?

Momentu askok markaten deitxu bizitza luze bat. 73 urteko bizitza batek parte asko dekoz, bai onak eta bai txarrak. Asko bere gehiau onak baia marka gogor bat esatekotan, aita gaixorik eukitxe. 3 urtetan hortik frenten eta kartzelan, eta handik etor zanerako ja gaixorik egoan eta gero bere gazte hil zan, 48 urteko, eta nik uste dot aitan gaixotasunek soldu erain eusten, bai niri eta bai ahiztari, eta gero, ekintzak. Bazirudien pobrek ginelako edo, nik ez dakitx ze kondezinotan bizi ginelako, telen eta pobrek agertzen direnen badirudi hareri dana txarra pasaten jakozela etxen kondezinokaitxik edo dana dalakoaitxik eta guri bere holau gauzak pasaten iakusen. Txikerra nintzela, 5 urtetxuaz, urakan gogor bat ixen gendun hemen eta etxe asko apurtu euzen. Heuren arten gure. Gau horretan gortan lo in gendun. Baia baserrietxek parte bi eukazalez, gure konpondu arte beste alden bizi ixen ginen aitxitxeaz eta izekokaz. Gero nahiko arin, aman nebe , Elantxobeko albainela zalez, bera eta beran semek etorri ziren eta etxe konpontzen lagundu euskuen. Hori ixengo litxeke lehenengo marke.

Eta beste bat, 14 urte nekozanen, uda-udan pasa iakun. Etxe erre iakun justuri edo tximista baten erruz. Soinen geunkan erropeaz lotu ginen danok eta ganera, ama aurdun egoan. Ordun Sagondo Behekora jon ginen danok bizitzera, eta handik hile bitara ahizta txikerrena jaio zan bertan. Oso tragedia eta marka gogorra ixen zan hori, eze egun batetik bestera, ez jatekorik, ez erroparik ezkeunkan. Ordun, jente askok lagundu euskun erropak emonez, patata sakuk emonez…. Eta ezkendun beste batzun modun esken urten, ohitura zalez.

4. Aukera izango bazenu, joango zinateke atzerrira bizitzera?

Nora? Zergatik?

Ez atzerrira bizitxera ezelan bere ez. Sopelan jaio naz eta hemen dekodaz gauza duztik. Mundun zehar asko ibili naz, aitxitxe marino zalako baia hau dekot gustukoen. Hogeta hamar urte nekozanen, Sagondon eta bertako lurretan bizitxe erabagi nendun.

5. Hitz egin ahal diguzu lehengo Sopelari buruz? Nolakoa, aldiz, oraingoa? Aldaketa asko ahal dago? Zein nahiago?

Lehengo Sopelak, ni jaio eta ezkondu nintzen Sopelak, 1500 pertsona ingeru ekozan. Eta ezkondu nintzen urten, 1962.urten, oraindik 2000ra ez ginen heltzen. Ordurik eta hona, 46 urte dire, 12500 ixetera pasauen heltzenten0 gara eta ondino Sopela hazten dau. Lehen fameli batelau ginen, danok alkar ezetuten gendun. 100 edo ziren Sopelako baserrietxek duztira. Eskolara edo elizara alkarreaz joten ginelako adibidez. Baia oin, denda baten sartzen zarenen jente gehiena ez dozu ezetuten, baia orain bere danan arten batenbat ezetuten badu, poztu itxen naz

Aldaketa handi da hau, batetik persona barri asko etorri dire, baia baserriko bizitza bere ie duztiz aldatu da. Ganera, lehen jente gehiena baserritxen bizi ginen famelin, soldata barik, eta ortuk emoten euzkuzen gauzatatik bizi ginen, lurre landuten gendun, lurrek emoten euna jateko, a, eta ganaduri esker bere. Baia gaur egun, ezta ie baserririk lotzen eta “bas herria” ixetetik, erderaz esaten dan modun “ciudad dormitorio” bat dala esan ahal da. Duztiz aldatute dau, itxuraz eta bizimodu aldetik bere.

6. Ohituraren bat konta ahal diguzu?

Ohitura asko egozan, bai jolas ohiturak, bai behar ohiturak. Baserriko ohiturak eta itsosokok konta al dodaz, baia kontatekotan gurau dot baserrikoren bat konta. Danatarik egoan, behar gogorratatik (itxaurren itxe, idin aurretik solon ibiltzea) behar politxetara (arto zuriketak).

Bat kontatekotan, arto-zuriketana konta gureko neuke.

Arto zuriketa itxeko arto asko behar zan eta Sopelan arto asko hartzen zan. Gure etxen landa asko geunkazan, ordun bageunkan zeaz in. Artoaz nahasten indabe eta erremolatxe bere eraitxen ziren. Apiriletik Maiatzera bitxarten eraiten zan arto, baia gaur egun ezteu inok itxen. Hazteko, lurre lantzen gendun eta osten, aprilen erditxetik maietzera bitxarten hasik erein. Ekainen arto meaztu eta jorre itxen ziren, bedarrak kendu eta artori lurre errima. Hori Ekainen itxen gendun, behar handi ixeten zan. Beharrik handienak baserrin ekaina agostu ingerun ixeten dire, arto jorrak eta bedar sikuk batu. Agostureko, artok metro bi ingeru hartzeuzen eta artaburuk agertzen ziren. Arto landare berde berde egoten zan eta artaburun artobizerrak errubiok ziren. Artaburutik eta gora dekon lasto zati eta puntako garbe (arton lore) kendu itxen gendun, besartadak in, amarra hatariko bateaz eta txolak itxen ziren eta siketuten imini. Siketetuten zirenen lastegiri eroten genduzen negurako ganaduntzet. Holan artaburuk gero eta lodiauk itxen ziren eta arto bizerrak apurke apurke gero eta ilunauk, marroi ilun egon arte, urritxerako edo. Urritxen ixeten ziren artozuriketak eta hori zan behar handi bat, baia gusture eta umore onez itxen gendune. Herriko haize eta eguzki ixeten ziren derrigorrezko artozuriketa itxeko, ze egunen zehar itxen gendun artaburuk batzen saranatara eta sakutera eta etxeko portalera eroten genduzen eta han pilo handi bat itxen gendun, ie gorainoko. Etxetik azau baegoan solo, idikez eta gurdiez batzen genduzen. Ilundeko zazpirek ingerun edo hasten ginen artozuriketan. Horretarako auzoko neska-mutilek bere etorten ziren eta hori ixeten zan gauza politxe. Batzuk fabrikatan eta itxeuden behar, baia artozuriketara etorri itxen ziren ze tertuli ederra izeten gendun. Pilon bueltan para danok untze bana eskuten, ze atzatalakaz kapaza kentzen badozu apurtu itxen diren atzatalak, kapaza kendu eta artaburuk saranatara bota sano baegozan. Ustelik baeuken, untzeaz ustela kendu eta artaburu garbi aprobetxaten zan. Bitxarten egoten ziren artobitxinek, soldu bako artaburuk. Artobitxinek eta kapazak eta danak batu eta aparta, eta sano egozan artaburuk saranatan batzen ziren. Arto eze erabiltzeko bazan kamarara eroten zan, baia gehienetan biemonen labazu itzen zan eta portalen bertan, sakuten eta saranatan eta ixten ziren. Holan, tonelada bat arto ingeru ilundero. Baia, atorozuriketak eukana zan eskuk baino ezeuzela okupaten hasten ginetik ilundeko zazpirek ingerun eta gaueko hamarratararte edo, eta buru eta mine libre lotxen zirelez oso dibertidu ixeten zan. Lelau, errosario errezaten gendun, hamar minetu ingerun eta gero kontuk konta, bromak in, kanta…, asko kantaten gendun. Artok danak zuritxute egozanen eta dana batute, kapazak sakuten sartuten genduzen estu-estu eta kamarara eron, negureko ganaduntzeko jateko zan eta hori bere. Ikusten dozuenez, dana aprobetxaten zan. Baia kapazan sakun kamarara eron baino lelau inondiko saltuk eta olgetak itxen genduzen ganen eta artobizer siku harek erropan tartetatik eta kolkotik sartzen jakuzen eta askure itzela emoteuzkuen. Portale dana garbi garbi itxitxen gendunerako amak eukitxeiozkun afari preparata. 14-18 gaztentzako sarteneko handi bet, edo makailau piperrakaz eta taloaz danok ontzi betetik jaten genduzen. Gutzet ixeten zan jai bet. Auzokideri eta beharren etorten zirenen jornala bere pagaten jaken baia artozuriketa afariaitxik bere etorten ziren. Artozuriketak hamabosta edo hogei egunetan ixeten ziren eta, akabuko artozuriketa itxen zanerako amak harentzat gazte duztintzet eukitxeieun erositxe erregalutxu bet. Mutilek baziren, ba mudaran bat edo painelu eta kaltzetinek. Neskari azpikogona bat, sedazko kaltzerdik edo muda bat. Danantzat zeozer. Eta hori ixeten zan artozuriketa, behar handi in eta ondo pasa. Artozuriketak direla eta, zera esan ber dot: guk ondo pasaten gendun eta horren lekuko badau liburu bet, Nicolás Ormaetxea, Orixe, idazle giputz betek idatzineko. Giputze izetez baia Orixe Nafarroako herri beten hazi zan eta horretatik beran ezizena. “Euskaldunak” izeneko poema liburu bet idatzieun aintzineko ohiturari buruz eta bertan artozuriketari buruzkorik bere badau. Gero Jesus Guridiren “El Caserío” zarzuelan bere badau artozuriketari buruzko koadru bet. Bai Orixena eta baitxe Guridine XX.menden lehenengo hereneko dire.

BENE MARKAIDA abenduan

Sopelana-n argitaratua. Laburpen hitzak: , , . Leave a Comment »

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: