BERTSOTAN

Aurten bat-bateko Gabon bertsoak sortzeari ekin diogu . Animoak ez ditzatela gal  lehen saiakera izanik. Hona hemen adibide batzuk:

Gabonetako oporrak

datozkit gainera

Olentzerok badaki

guztion jarrera.

Mendi puntatik dator

eztauka motorra

ezingo dizu ekarri

ditxosozko “aipota”.

Gabonak  noiz iritsi

irrikaz gaude ta

opari askoren zain

ba gauz eserita

zuhaitzpean ditugu

desirak jarrita

ikatzik ez baitago

opariz josita.

Olentzero badator

opari mordokin

ona izan bazara

hor zure  hegazkin.

Hogeita lau gauan

senidekoekin

zuk espero zenuen

gogo eta nahiekin.

Azterketen ondoren

Belena egitera

Gabonak zoriontsu

goazen ospatzera.

Guztiok elkarrekin

denekin jatera

Ta gaztaina errreak

goazen dastatzera.

Mahatsak prest ditugu

datoz kanpai hotsak

kalean festa dago

poltsikon gaztainak.

Aurten be baditugu

superpetardoak

guztiak botatzeko

kristongo desirak.

Badatoz erregeak

gamelu gainean

izarrek gidatuak

bidaia honetan.

Opariez beteak

irria ahoan

zain dituzte umeak

eguberri  gauan.

literatura-n argitaratua. 1 Comment »

Erantzun bat to “BERTSOTAN”

  1. marisnou Says:

    Izugarri politak iruditu zaizkit zuek egindako bertso ederra hauek. Zorionak eta segi holan!!!😉


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: